Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek memoria historikoa berreskuratzeko eta sinbologia frankista kentzeko proiektuak egiteko diru-laguntzak 2018. urterako

[memoria-historikoaudalak]

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen xedea honako hau da: Euskal Autonomia Erkidegoan memoria historikoa berreskuratu, ikertu eta ezagutarazteko proiektua zehatzak zein 1936-1977 aldian demokraziaren eta askatasunaren alde egindako lana ikertu eta ezagutarazteko proiektu zehatzak, eta sinbologia frankista kentzeko jarduerak, diruz laguntzeko 2018ko laguntza-deialdia egitea, norgehiagoka-araubidearen bitartez.

Aurrekontuko zuzkidura

60.000,00 euro

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzak emateko edo ukatzeko, lehiaketaren prozedura erabiliko da, eta irizpide haztatu hauek hartuko dira kontuan:

  1. Proiektua deialdiaren xedera zein mailatan egokitzen den. 35 puntu, gehienez.
  2. Proiektuaren potentzial estrategikoa eta egokitasun edo interes soziala. 35 puntu, gehienez.
  3. Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, erakundeak antolatzeko duen gaitasuna eta egitura aintzat hartuta. 10 puntu, gehienez.
  4. Proiektuaren aurrekontua argia eta egokia izatea. 10 puntu, gehienez.
  5. Proiektuan genero-ikuspegia txertatzea. 10 puntu, gehienez.

Gehienez ere 100 puntu eman ahalko dira.

Diru-laguntza esleitzeko, eskaerak gutxienez 45 puntu lortu beharko ditu, aurreko baremoen arabera.

Ordainketa-modua:

  1. Deialdi honen babesean ematen den diru-laguntza gisa honetan ordainduko da:
    1. Lehenengo ordainketan, emandako diru-laguntzaren % 75 ordainduko da, diru-laguntza berariaz onartu eta gero, edo ematen dela jakinarazten denetik hamar eguneko epean, berariazko uko-egiterik ez bada aurkezten.
    2. Bigarren ordainketa 2019an egingo da. Emandako diru-laguntzaren erabilera Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuari justifikatu eta gero egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoa ordainduko da.
  2. Emandako diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunek hirugarrenen alta hartzeko agiria aurkeztu beharko dute, baldin eta erregistraturik ez badaude edo Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistroko banku-datuak aldatu nahi badituzte.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udala izatea

Mankomunitateak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Kuadrillak

Betekizunak

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua > Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaria

Ebazten duen erakundea

  • Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua > Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaria

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1043202

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete,urteko deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Jasotako diru-laguntza nola erabili den justifikatzeko epea, 2019ko martxoaren 31ean bukatuko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk