Biktimak, ikasi eta gizartearen arteko elkarrizketa Memoriaren Plaza Unibertsitatean ekimenak

Argitalpen-data: 

Bihar azaroaren 8an Memoriaren Plaza Unibertsitatean erakusketan biktimak, ikasleak eta gizartearen aretko elkarrizketa irekia egingo da. Helburua, euskal gizarteak Memoria Hurbilean izan zuen jokabidearen argi-ilunez eta memoria kritikoaren transmisioaz hausnarketa egitea da. Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariak talde dinamika honetan parte hartuko du, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimekin, ikasleekin, Deustuko Unibertsitateko hezkuntza komunitateko kideekin eta herritarrekin batera. Guztira 200 lagun inguru elkartuko dira, gehienak ikasleak, Memoriaren Plaza Unibertsitatean erakusketaren gunean bertan.

11:15etan hasiko da ekimena erakusketaren gunean, Auditoriumaren klaustroan, Deusto Unibertsitatearen Bilboko campusean.