Biktimen, ikasleen eta gizartearen arteko elkarrizketa ireki batean parte hartu dute Josu Erkorekak, Aintzane Ezenarrok eta Monika Hernandok Memoriaren Plaza Unibertsitatean

Argitalpen-data: 

José María Lidón magistratua duela 17 urte, 2001eko azaroaren 7an hil zuen ETAk, eta argitu gabe jarraitzen du haren hilketak. Testuinguru horretan, Erkorekak azpimarratu duenez, latza da senideak bizitzen ari diren egoera magistratuaren hilketari buruzko espediente judizialaren egoeraren berri jakin dutenean. “Argia, irmoa eta ukaezina izan da denuntzia”, adierazi du sailburuak. Hala, nabarmendu duenez, fokuan ipintzen ditu jarduketa judizial jakin batzuk eta organo judizial jakin batzuk. “Garaiz gaude oker egindakoa zuzentzeko, bidegabekeria konpontzeko, gaizki planteatu zena bideratzeko, eta ikuspegi judizialetik zuzeneko bidetik eramateko”

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak, Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariak lagunduta, Deustuko unibertsitateak eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora institututuak antolatutako Memoriaren pedagogia kritikoa. la sociedad vasca: luces y sombras’ talde-dinamikan parte hartuko du.

Ekitaldia biktimak, ikasleak eta gizartearen arteko elkarrizketa irekian oinarritu da eta helburua euskal gizarteak Memoria Hurbilean izan zuen jokabidearen argi-ilunez eta memoria kritikoaren transmisioaz hausnarketa egitea da. Memoriaren Egunaren bezperan egin den talde dinamika honetan herritar desberdinek parte hartu dute. Guztira 200 lagun inguru elkartu dira, gehienak ikasleak, Memoriaren Plaza Unibertsitatean erakusketaren gunean bertan.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, pizgarria da unibertsitatean, ikasleekiko, baterako hausnarketa bat garatu ahal izatea terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen testigantzetan oinarrituta kontzientzia kritiko hori sustatze aldera, memoria plural bat aditzera ematen dutela kontuan hartuta.

Azaroaren 16ra bitartean ‘Memoriaren Plaza’ erakusketa Deustuko Unibertsitateko Bilboko campuseko auditoriumaren klaustroan dago ikusgai eta erakusketa-gunean bertan egin da talde dinamika. Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren eta hiru euskal unibertsitateen arteko bizikidetzarako eta giza eskubideetarako konpromiso partekatua izan du abiapuntu.