Duintasunaren Kolunbarioa, Elgoibar

Argitalpen-data: 

Datorren ostiralean, otsailaren 9an, Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan ehortziko dira Gerra Zibilean hil eta identifikatu gabe dauden pertsonen gorpuzkiak, bai eta, identifikatuta egonda ere, familiek bertan ehorztea erabaki duten gorpuzkiak.

Ekitaldia Elgoibarko Olaso hilerriaren inguruan izango da eta bertan ehortziko dira azken urteetan Aranzadi Zientzia Elkarteak lurpetik ateratako 24 pertsonen gorpuzkiak (21 identifikatu gabe).

Hobiratzean familiek, elkarte historikoek eta memoria historikoko elkarteek parte hartuko dute eta baita, identifikatu gabe dauden gorpuzkiak aurkitu zituzten udalerrietako ordezkariek ere.

Iaz zabaldu zen Duintasunaren Kolunbarioa, Gerra Zibilean desagertu ziren pertsonak omentzeko, ekitaldia, Gogoraren Jarduera Planean jasota dago eta desagertutako pertsonen egiarako, justiziarako eta erreparaziorako eskubideak indartzen ditu.