Euskal Emakumeen Aktibismo Sozial eta politikoa gerra zibilean hizketagai

Argitalpen-data: 

Gurutze Ezkurdiak, Ascensión Badiolak eta Eztizen Mirandak eman dute hitzaldia, ?Emakumea eta Gerra Zibila? zikloko bigarrena.

“Euskal emakumeen aktibismo sozial eta politikoa Gerra Zibilean” mahai-ingurua egin da Bilbon, Gogorak eta Artxibo Historikoak antolatuta. Gai honetako hiru espezialisten hitzaldiak izan dira entzungai:Gurutze Ezkurdia, irakaslea eta EHUko Hezkuntza fakultatean Teoria eta Historiako dekanoa izandakoa; Ascensión Badiola, ekonomista, eleberri idazlea, eta Historian Doktorea; Eztizen Miranda EHUko kazetaritza irakaslea da.

Mahai-inguru hau “Emakumea eta Gerra Zibila” zikloko bigarren ekimena da. Gogorak Euskadiko Artxibo Historikoarekin batera antolatu ditu jardunaldiok, Gerra Zibilean emakumeek izan duten paper aktiboa jendarteratzeko beharrak eraginda. Izan ere, sarri askotan, ezagutzera ematen den emakumearen rol-a oso murriztua aurkezten da; gerraren biktima den poblazio zibil huts bezala, bere zeregin sozial eta politikoa alde batera utzita. Finean, helburua, Memoria Historikoaren gaia jorratzerakoan nagusitu ohi den ikuspegi androzentrikoa indargabetzea da.

Ildo honi jarraikiz, jardunaldi hauekin batera, urriaren 30 arte, eraikin berean, “Alava Sarea 1936-1947. Emakume ikusezinak. Elkartasuna eta espioitza” erakusketa izango da ikusgai. Bertan Álava Sarearen historia jasotzen da, espiotza eta elkartasun erakunde bat, Eusko Jaurlaritzarentzat lanean aritu zena 1937 eta 1941 artean. Sarearen burua Luis Álava, gizonezkoa izan bazen ere, sare honetan lau emakume izan ziren protagonista eta eragile: Bittori Etxeberria, Itziar Mujika, Tere Verdes eta Delia Lauroba.

EGITARAUA

  • Urriaren 25ean, 18:30ean. Susana Koska zuzendariaren “Mujeres en pie de guerra” dokumentalaren emanaldia eta mahai-ingurua María González Gorosarri eta Amagoia Gurrutxaga Urangarekin.
  • Urriaren 5etik 30era zabalik egongo da “Alava Sarea 1936-1947. Emakume ikusezinak. Elkartasuna eta espioitza”