Aintzane Ezenarro Eduardo Puellesen oroimen ekitaldian izan da, ETAk hil zuela 10 urte betetzen diren egunean

Argitalpen-data: 

Eduardo Puelles Polizia Nazionalaren inspektorea oroitzeko lore eskaintza eta elkarretaratze isila egin zen atzo Arrigorriagan, ETAk hil zuen leku berean, orain hamar urte, 2009ko ekainaren 19an. Familia lagunduz, bertan izan ziren Aintzane Ezenarro, Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria, Jesús Loza, Gobernuaren ordezkaria eta beste zenbait ordezkari politiko.