"Bizitako bonbaketa. El bombardeo contado por las personas que lo vivieron". Maiatzean sarrera dohainik

Argitalpen-data: 

Gernikako bonbaketa bizi izan zuten testigantzez osatutako erakusketa ikusgai dago Gernikako Bakearen Museoan

Gernikako Bakearen Museoan ikusgai dago "Bizitako bonbaketa. El bombardeo contado por las personas que lo vivieron" erakusketa. Bertan, Gernikako bonbaketaren lekukoek bizitakoa kontatzen dute ikus-entzunezko edukien bitartez.  Testigantzok garai desberdinetan jasotakoak dira, tartean, William Smallwood-ek, “Egurtxiki”-k, 70. hamarkadan jasotakoak daude, orain ikus-entzunezko bihurtuta, eta Gogorak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, 2018an jasotakoak batzen dira erakusketa honetan.