Bizkaiko Elizbarrutiko ikastetxeetako ordezkariak Gogoran izan dira

Argitalpen-data: 

Gogoraren jarduna ezagutzeko eta bereziki Institutuak hezkuntza zentruentzako eskuragarri dituen baliabideen berri izateko helburuarekin Bizkaiko Elizbarrutiko dozena bat ikastetxeetako ordezkariak Gogoran izan ziren pasa den ostegunean.

Bizkaiko Elizbarrutiko ikastetxeetako ordezkariak Gogoran izan dira

Hezkuntza arloko ekimenak, Gogora libutegia, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen testigantzen fondoa eta egoitzan bertan ikusgai dagoen “Euskal erbestea Gerra Zibilaren ondoren” erakusketa ezagutzeko balio izan zuen topaketak.