Lehendakariak Gerra Zibileko biktimak omentzeko ekitaldian parte hartu du

Argitalpen-data: 

Iñigo Urkullu lehendakariak Gerra Zibileko biktimen omenaldi batean parte hartu du, Galdakaoko Udalak antolatuta.

Ekitaldian, 1937ko maiatzaren 19ko bonbardaketan Plazakoetxen zegoen babeslekura ezkutatzera joan ziren 24 biktimak omendu dituzte, eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak zein Ibon Uribe Galdakako alkateak ere parte hartu dute.

Ekitaldia Máximo Moreno Abesbatzaren kantuaz hasi da eta, emanaldiaren ondoren, minutuko isilunea egin dute, ezustean Maxam, lehengo “La Dinamita” enpresaren sirena-hotsa entzuten zen bitartean; Sirena horrek hegazkin etsaiak heltzen ari zirela ohartarazten zien herritarrei. Ondoren, Rosalía Morenok, 1937ko bonbardaketan hildakoen senitartekoak, hitz batzuk esan ditu.

Andra Mari Dantza Taldeak eskainitako Ohorezko Aurreskuaren ondoren, Eskaintza hasi da, eta bertaratuek, tartean Lehendakaria zela, arrosa zuri bana ipini dute Gerra Zibileko biktimak gogora ekartzeko altxatutako oroitarrian. Eskaintza egin ahala, aurkezleak biktimen izenak irakurri ditu, Juan Carlos Irizarren musika-lan bat jotzen zen bitartean: “Galdakaoko oroimen historikoa”. Eskaintza bukatutakoan, aurkezleak aitortza bat egin dio Juan Carlos Irizar musikagile eta urte luzez Udal Musika Bandako zuzendari izandakoari; hain zuzen, haren musikak isuri hunkigarria eman dio ekitaldiari zati handi batean.

Ekitaldia Máximo Moreno Abesbatzak Agur Jaunak kantatuz amaitu da.