Gerra zibilaren osteko erbesteratzeaz erakusketa

Argitalpen-data: 

Gerra Zibilaren osteko behin-betiko erbestealdia oroitzeko eta honen inguruko ezagutza zabaltzeko helburuarekin erakusketa egingo du Gogorak Josu Chueca, UPV-EHUko historia garaikideko irakasleak eta Iñaki Goiogana, Sabino Arana Fundazioko historialariak, komisariatuta. Irekiera ekitaldia ekainaren 17an, astelehenean, izango da arratsaldeko 18:00etan Gogoraren egoitzan (María Díaz de Haro 3, Bilbo).

Garaiko argazkiak dira erakusketaren oinarria, hogeitahamar bat guztira, Erakusketa dokumentazio historikoarekin eta bi ikus-entzunezkokin osatzen da: irudi historikoen bitartez gerra garaia eta erbesteko urteak gogoratzen dituena bata eta erbestea bizi izan zuten pertsonen testigantzak jasotzen dituena bestea.

Erakusketan jasotako materialen bitartez azaltzen dira Gerra Zibila hasi zen momentutik bertatik, eman ziren erbesteratzeak; gerra hasi eta berehala eman zena Gipuzkoatik Bizkaia eta Lapurdira, bereziki; 1939az geroztik, Katalunia matxinatuen eskuetan geratu ostean, Frantziarako erbesteratzea, errefuxiatuek izan zuten harrera han, beste herrialde batzuetara egindako erbesteratze luzea eta Eusko Jaurlaritzak erbestean egindako lana.

Erakusketa irailaren 20a arte egongo da zabalik.