Legebiltzarrak adostasunez onartu du ekainaren 26ko torturaren biktimak oroitzen dituen egunarekin bat egiteko ekimena

Argitalpen-data: 

Legebiltzarraren osoko bilkuran ahobatez onartu da Elkarrekin Podemos taldeak aurkeztutako Legez besteko proposamena ekainaren 26an "Torturaren biktimei laguntzeko Nazioarteko Eguna" oroitzeko, Nazio Batuen ekimenarekin bat eginez.

Eusko Jaurlaritzak memoria, bizikidetza eta giza eskubideen arloan bultzatzen dituen politika publikoekin lerrokatutako ekimena da. Biktima horiek gizartearen aurrean aitortzeko eta giza eskubideen urraketa larri horrek eragindako bidegabekeriak salatzeko helburuarekin bultzatutakoa, sentsibilizazioa, kontzientziazioa eta biktimen reparazioa bilatzen dituena.