Lehendakaria GOGORAren Zuzendaritza Kontseiluaren bileraren buru izan da

Argitalpen-data: 

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru duela egin da Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaritza kontseilua. Lehendakariak ondoan izan ditu Jonan Fernández Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia eta Aintzane Ezenarro Institutuaren zuzendaria. Bilera Gogora -ren egoitzan gauzatu da gaur arratsaldean.