Luis Ortiz Alfau martxoaren 8an hil zen

Argitalpen-data: 

Martxoaren 8an hil zen, 102 urte zituela, memoria historikoaren berreskurapenarekin zuen konpromisoa jasotzen da liburu biografiko honetan

Luis Ortiz Alfau martxoaren 8an hil zen

Luis Ortiz Alfau, Gerra Zibilean gudularia izandakoa, frankismoaren kontzentrazio esparruak eta behartutako lana jasan behar izan zituena, pasa den martxoaren 8an hil zen Bilbon 102 urte zituela. Memoria historikoa berreskuratzeko ahaleginean bereziki konprometitutako pertsona izan da Luis Ortiz Alfau eta horretarako lan eskerga egindakoa. Helburu horrekin, Gogorarekin izandako kolaborazio onaren adibidea da “Luis Ortiz Alfauren mendea” liburu biografikoa, Ander Izagirre kazetariak idatzi zuena. Bertan jasotzen dira Luisen hitzok, memoria historikoa berreskuratzearen garrantziaz: “memoria historikoaren auzi hau ez da zaharren kontua; gazteek demokrazia galtzen denean zer gertatzen den jakin behar dute. Kontatzeko daukadana garrantzitsua da gaur egun”.

“Luis Ortiz Alfauren mendea” liburua salgai dago hemen eta liburu dendetan.