Aintzane Ezenarrok Leah Manning-en aitortza ekitaldian parte hartu du Cambridge-eko Unibertsitatean

Argitalpen-data: 

Leah Manning izan zen, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, gerra garaian, 1937ko maiatzean, ia 4.000 ume ateratzeko lanen sustatzailea

Cambridge-eko Unibertsitatearen Homerton College-ek aurten 250 urte betetzen dituela eta, bere ikasle izandakoa, hezkuntzaren eta berdintasunaren aldeko lanean nabarmendu zena oroitzeko ekitaldietako bat da

Aintzane Ezenarro, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren, Gogoraren, zuzendariak, Gotzone Sagardui, Bilboko Udaleko alkatetza arloko zinegotziarekin batera, gaur arratsaldean Mrs. Leah Mannin-en aitortza ekitaldian parte hartu du Cambridgeko Unibertsitateko Homerton College-ek antolatuta.

Ekitaldian zehar Iñigo Urkullu Lehendakariaren aitortza eta eskertza mezua ikusi da; Leah Manning-ek ia 4.000 ume Erresuma Batura eraman eta gerratik ateratzeko egindako lanagatik eta bertako herritarrei ume hauei egin zieten harreragatik. Jarraian, duela 80 urte baino gehiago Santurtziko portutik Southampton-era Habana ontzian joan zirenen testigantzak jasotzen dituen bideoa ikusi da.

Euskal ordezkariek gogorarazi dute emakume honen lanaren gaurkotasuna, gerretatik ihes egiten jarraitzen duten pertsonei harrera egiterakoan gizatasunez erantzun beharraz.