Arrasateko Udaleko udal-talde guztiek Isaías Carrasco oroitu dute

Argitalpen-data: 

Arrasateko Udalak Isaias Carrasco oroitu du, 2008ko martxoaren 7an ETAk hil zuen zinegotzi sozialista izandakoa, lehen aldiz Udalean ordezkaritza duten talde guztien adostasunarekin.

Ekitaldian, Sandra Carrascok, Isaias Carrascorenalabak eta Maria Ubarretxena Arrasateko alkateak hitz egin dute. Bere hitzaldian, alkatea familiari eta Isaias zenaren lagunei zuzendu zaie hilketa horren aurreak Udalak ez zuela zegokion mailan egoten asmatu eta urte hauetako isiltasunaak eta Udalak aitortza ekitaldia eskaini ez izanak euren mina areagotu egin duela esateko.