Aintzane Ezenarro Yolanda González oroitzeko ekitaldian izan da Madrilen

Argitalpen-data: 

Aintzane Ezenarro GOGORA-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria Yolanda Gonzalezen omenez larunbatean, otsailaren 2an, Madrilen antolatu den ekitaldian izan da. Yolanda ikasle bilbotarra zen, duela 39 urte, eskuin muturrak Madrilen hil zuena. Ekitaldia bere izena daraman lorategian egin da, familia eta adiskideek lagunduta.