DNA Aurkezpena

Gogoraren hiru lan ildo nagusi desagertutako pertsonak bilatzera bideratuta daude, Memoria Historikoaren egia argitzearekin eta Gerra Zibileko biktimen eskubideekin erlazionatuta.

  • Hobietatik ateratzea: 2003. urtetik Eusko Jaurlaritzak elkarlan hitzarmena du Aranzadirekin Gerra Zibilean desagertutako pertsonak bilatzeko, 2017a ez geroztik Gogorak kudeatzen duena.
  • DNA Bankua: hobietatik ateratako gorpuzkiak identifikatzen laguntzeko sortu da DNA bankua, non Gerra Zibilean desagertutako familien lagin genetikoak gordetzen diren.
  • Gizabanakoen txostena: Familiek gerra edo frankismo garaian desagertu edo errepresaliatutako pertsonen inguruko txostena eskatu dezakete.