Aurkezpena

Gogora Liburutegiak, besteren artean, eskainiko dituen zerbitzuak izango dira liburuen mailegua eta memoriaren inguruan Institutuak duen funts bibliografikoaren eta ikus-entzunezkoen kontsulta. Ezagutza espezializatua zentratzea da helburua, urteetan euskal gizartea metatzen joan dena azterlanen eta argitalpenen bitartez, eta herritarrei zuzendutako ezagutzaren transferentzia gauzatzea, baita azterlan eta ikerlanetarako lagungarri izatea ere.

Horretarako, Gogora liburutegiak, liburutegiko eta dokumentazioa kontsultatzeko gune bat du, baita beste espazio bat ere, Institutuko ikus-entzunezkoen funtsa erabili eta bistaratu ahal izateko bereziki gaitua. Bertan kontsultatu daitezke ETAren terrorismoaren biktimen testigantzak, GAL, BVE eta beste batzuen terrorismoaren biktimena, poliziaren indarkeria bidegabearen biktimena, eta Gerra Zibilaren eta frankismoaren biktimen testigantzak, baita dokumentalak eta gorpuak hobitik ateratzeko lanen grabazioak ere.

Gogora Liburutegia Eusko Jaurlaritzako sailetako liburutegi-sarean sartzen da eta 1.000 ale baino gehiago ditu gaur egun bere katalogoan.

Azken aldaketako data: