Memoria Demokratikoa berreskuratzeko ikus-entzunezko ekoizpenak egiteko diru-laguntzak 2018

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen xedea da Euskadiko memoria demokratikoa Gerra Zibiletik gaur egunera arte berreskuratzeko asmoa duten ikus-entzunezko ekoizpenak egiteko diru-laguntzak deitzea 2017. urterako.

Aurrekontuko zuzkidura

50.000,00

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzak emateko edo ukatzeko, eskabideak aukezteko datak eta irizpide haztatu hauek hartuko dira kontuan:

  1. Proiektuaren potentzial estrategikoa eta egokitasun edo interes soziala. 30 puntu, gehienez.
  2. Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, erakundeak antolatzeko duen gaitasuna eta egitura aintzat hartuta. 20 puntu, gehienez.
  3. Proiektua deialdiaren xedera zein mailatan egokitzen den. 20 puntu, gehienez.
  4. Erakundearen kudeaketa-gaitasuna, proiektuari dagokionez. 10 puntu, gehienez.
  5. Erakunde eskatzailearen ibilbidea. 10 puntu, gehienez.
  6. Proiektuan genero-ikuspegia txertatzea. 10 puntu, gehienez.

Gehienez ere 100 puntu eman ahalko dira.

Diru-laguntza esleitzeko, eskaerak gutxienez 45 puntutik gora lortu beharko du, aurreko baremoen arabera.

Ordainketa-modua:

  1. Deialdi honen babesean ematen den diru-laguntza gisa honetan ordainduko da:
    1. Lehenengo ordainketan, emandako diru-laguntzaren % 75 ordainduko da, diru-laguntza berariaz onartu eta gero, edo ematen dela jakinarazten denetik hamar eguneko epean, berariazko uko-egiterik ez bada aurkezten.
    2. Bigarren ordainketa 2017an egingo da. Emandako diru-laguntzaren erabilera Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuari justifikatu eta gero egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoa ordainduko da.
  2. Emandako diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunek hirugarrenen alta hartzeko agiria aurkeztu beharko dute, baldin eta erregistraturik ez badaude edo Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistroko banku-datuak aldatu nahi badituzte.

Nori dago zuzenduta


ETEak (enpresa txiki eta ertainak)

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Legez eratuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua > Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaria

Ebazten duen erakundea

  • Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua > Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaria

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1043402

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Jasotako diru-laguntza nola erabili den 2018ko abenduaren 31 baino lehenago justifikatu beharko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk