Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteak eta fundazioak memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko diru-laguntzak 2019. urterako

[memoriahistorikoa]

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen xedea honako hau da: Euskal Autonomia Erkidegoan memoria historikoa berreskuratu, ikertu eta ezagutarazteko proiektua zehatzak zein 1936-1977 aldian demokraziaren eta askatasunaren alde egindako lana ikertu eta ezagutarazteko proiektu zehatzak diruz laguntzeko 2019ko laguntza-deialdia egitea, norgehiagoka-araubidearen bitartez.

Aurrekontuko zuzkidura

71.666 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzak emateko edo ukatzeko, lehiaketaren prozedura erabiliko da, eta irizpide haztatu hauek hartuko dira kontuan:

  1. Proiektuaren potentzial estrategikoa eta egokitasun edo interes soziala. Gehienez 35 puntu.

  • Proiektua deialdiaren xedera zein mailatan egokitzen den. 20 puntu gehienez.

  • Orain arte jorratu ez diren gaiak lantzea, hala nola, gaiaren inguruko ikuspegi berritzailea edo ezezaguna jasotzea. 15 puntu gehienez.

        2. Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, erakundeak antolatzeko duen gaitasuna eta egitura aintzat hartuta. 30 puntu gehienez.

  • Proiektua aurrera eraman ahal izateko giza baliabideak eta baliabide materialak izatea. 10 puntu.

  • Proiektuaren iraunkortasun ekonomikoa. 10 puntu.

  • Eskatzailearen ibilbidea eta esperientzia antzerako proiektuak aurrera eramaterakoan. 10 puntu.

        3. Beste elkarte edo/eta udalen arteko harremana, sinergiak bilatuz. 10 puntu gehienez.

        4. Helburuak lortzeko eta gastuaren eraginkortasuna ebaluatzeko kontrol mekanismoak. 15 puntu gehienez.

        5. Zeharkako politiken kudeaketa prozesuan (euskara, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna): 10 puntu gehienez.

Gehienez ere 100 puntu eman ahalko dira.

Dirulaguntza esleitzeko, eskaerak gutxienez 55 puntu lortu beharko ditu, aurreko baremoen arabera.

Ordainketa-modua:

  1. Deialdi honen babesean ematen den diru-laguntza gisa honetan ordainduko da:
    1. Lehenengo ordainketan, emandako diru-laguntzaren % 75 ordainduko da, diru-laguntza berariaz onartu eta gero, edo ematen dela jakinarazten denetik hamar eguneko epean, berariazko uko-egiterik ez bada aurkezten.
    2. Bigarren ordainketa 2020an egingo da. Emandako diru-laguntzaren erabilera Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuari justifikatu eta gero egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoa ordainduko da.
  2. Emandako diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunek hirugarrenen alta hartzeko agiria aurkeztu beharko dute, baldin eta erregistraturik ez badaude edo Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistroko banku-datuak aldatu nahi badituzte.

Nori dago zuzenduta


Elkarteak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Fundazioak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Onura publiko elkarte izatea

Betekizunak

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua > Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaria

Ebazten duen erakundea

  • Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua > Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaria

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1043603

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete,urteko deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Jasotako diru-laguntza nola erabili den justifikatzeko epea, 2019ko martxoaren 31ean bukatuko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Justifikazioa

Beste tramite batzuk