Esparru orokorra

Egindakoaren ebaluazioa

Gogora Institutua eratu zenetik Jarduera Plan hau aurkeztu arte iragan den denbora urtebe- te eta erdikoa soilik den arren, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak ga- ratutako jardueraren ebaluazioa egitea beharrezkoa eta egokia iruditzen zaigu. Ebaluazio hori egiteko orduan erreferentzia izango dira 2015-2016ko Jarduera Programan aurreikusitakoaren betearazpen-mailaren balantzea, batetik, eta aurreko legealdian bakearen eta bizikidetzaren arloak egindako jardueren kanpo-ebaluazioaren emaitzak, bestetik. Hala, ebaluazio hori izango da Gogora Institutuaren Jarduera Plana egiteko lehenengo abiapuntua.

Informazio gehiago

Gogora Institutuaren abiapuntuak

Gogora Institutuaren Jarduera Planeko bigarren puntu honetan hitzez hitz jaso da izenbu- ru berarekin 2015-2016ko Jarduera Programako proiektu zehatzen deskribapenaren aurretik agertzen den testua. Testua hitzez hitz jasotzeko arrazoiak bi izan dira: lehenik eta behin, den- bora gutxi iragan denez –urtebete eta erdi–, abiapuntuak oraindik ere berdinak dira; bigarrenik, atal honetan egindako azterketak adostasun handia lortu zuen Gogora Institutuaren Zuzenda- ritza Kontseiluan batzen diren ikuspegien aniztasunean.

4/2014 Legeak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzekoak, eta Gogora Institutuaren estatutuek argi eta garbi zehaztu dute jarduteko esparru orokorra. Jar- duera planak garatu beharreko esparrua mugatzen du bi horien edukiak, beraz. Hori abiapuntu hartuta, puntu honetan Gogoraren proiektuaren «oinarriak» eta «gakoak» nabarmentzen dira.

Informazio gehiago

Eusko Jaurlaritzako bizikidetza-politiken elementuak, Jarduera Plan honetan islatu direnak

Aurreko bi puntuetan, batetik, orain arte Gogora Institutuak egindakoaren aurrekariak eta ebaluazioa eguneratu dira, eta, bestetik, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Ins- titutuaren oinarriak errepasatu dira. Hori guztia kontuan hartuta, atal honetan berariaz iden- tifikatu da Eusko Jaurlaritzako bizikidetza-politika publikoetako zein parametrok duten eragina Jarduera Plan honetan.

Ikuspegi metodologikotik erreparatuta, Eusko Jaurlaritzaren 2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana eta Gogora Institutuaren Jarduera Plana ildo beretik doaz egituraz- ko elementu batzuetan. Partekatzen dituzten parametroak honakoak dira: oinarri aurre-poli- tikoak, planaren xedea, zentzu-batasuna, lan-metodologia, jarduera esparruaren egitura eta, azkenik, jarduera-eremuen muga, aipatu bizikidetza-planarekin lotuta.

Informazio gehiago

Azken aldaketako data: 2017/08/03