Gogora Fondoa

Venancio Iñurrieta Bilduma

Gutun-fondoa (1936-1940)

Venancio Iñurrietak 1936ko irailetik 1940ko uztaila bitartean, preso zegoela, kartzela desberdinetatik, eskuz idatzitako 257 eskutitzek osatzen dute bilduma. Venancio Iñurrieta euskaltzale, bertsozale eta Soraluzeko zinegotzia zen eta armada frankistak 1936an Soraluzen sartu zenean atxilotu zuen lehenengo pertsona izan zen. Irailaren 25ean eraman zuten etxetik, berehala itzuliko zela aginduta, baina ez zen 1940ko uztailera arte itzuli, atzean lau urte, bederatzi espetxe eta gerra bat utzita. Iñurrieta familiak fondo hau Gogorari laga dio 2018an Institutuak Euskadiko Artxibo Historikoan duen fondoan bilduma zaintzeko eta kontserbatzeko, eta horrela zabaldu eta kontsultatzeko.

Bilduma ikusi

Albisteak

Azken aldaketako data: