Gorpuzkinak Berreskuratzea

Eusko Jaurlaritza 2002tik ari da Gerra Zibilean desagertutakoak aurkitu eta identifikatzeko zereginean, Aranzadi Zientzia Elkartearekin duen hitzarmena baliatuz.

Lan honi esker 2017. urtea amaitu arte 117 pertsonen gorpuzkiak berreskuratu dira lurpetik, zabaldu diren 43 hobietatik, hauetatik 4, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo. Gaur egun arte 31 pertsona identifikatu dira eta amaitzear dago 2017ko azaroan Zeanurin lurpetik atera ziren 5 gudulariren identifikazio prozesua. 2017ko urtarrilean zabaldu zen Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan 51 pertsonen gorpuzkiak daude, hauetatik 6 identifikatuak. Hauez gain, 25 familiek euren etxekoen gorpuzkiak berreskuratu dituzte eta identifikatu gabe dauden beste 41 pertsonen gorpuzkiak hobiak zeuden herrietako hilerrietan daude.

2017an zehar 9 pertsonen gorpuzkinak berreskuratu dira lurpetik, ondoko herrietan aurkitu diren hobietan.

Albisteak