Memoria plaza Beasain

Aste honetan Beasain, Legazpi eta Ordiziako bost ikastetxetako 16 ikasle taldek parte hartuko dute Memoriaren Plazako hezkuntza tailerretan. Aitor Aldasoro Beasaingo alkateak eta Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen GOGORAren zuzendariak ireki dute gaur arratsaldez Memoriaren Plaza erakusketa Beasainen Udaleko gainontzeko ordezkariek lagunduta. Bere hitzaldian Aintzane Ezenarrok egunotan erakusketarekin batera antolatu diren ekitaldiak aurkezteaz gain, bereziki memoriaren transmisioak duen garrantziaz aritu da.

Albisteak

Azken aldaketako data: