Orientazio estrategikoa

Koordenatuak

Koordenatu nagusi jakin batzuen arabera zehazten dira 2017-2020 aldirako Gogora Institutuaren Jarduera Plan honen nondik norakoak. Hor dira irizpide gidari bat, bi erronka estrategiko eta helburu nagusi bat hiru jarduera-eremuetako bakoitzerako. Hori guztia “ibilbide-orri” gisa laburbilduta dago.

Informazio gehiago

Zeharkako proiektuetarako

ildo estrategikoak

Zeharkako proiektuen eremuan, Gogora Institutuaren lehenengo betebeharra Jarduera Plan honetan jasotako filosofia eta aurreikuspenak era egokian sustatu eta kudeatzea da. Zehatzago esanda, bi jarduera ardatz nagusi landu behar ditu:

  • Alde batetik, kudeaketa, ikerketa eta dibulgaziorako azpiegitura nagusiak finkatu behar ditu.
  • Bestetik, zeharkako proiektuen jarduera-eremuan ardatz bat gailentzen da; Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko Legeak erakunde honentzat zehazten dituen funtzio nagusietatik bat:

"Autonomia Erkidegoko sektore publikoan dauden organo, zerbitzu edo entitateen jarduna koordinatzea, definitu den politika publikoarekin zerikusia duen bezainbatean, eta kooperazioa eta lankidetza bultzatzea beste edozein administrazio edo instituzio publikorekin".

Horren harira, EAEko beste memoria-erakunde batzuekin lankidetzan eta koordinazioan aritzea lehentasuna izan behar da. Erakunde horien guztien artean sinergia bat sortzea izango da, beraz, datozen lau urteetarako zeregin estrategikoetako bat. Erakunde horien artean nabarmentzekoak dira Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa, Gernikako Bakearen Museoa (baita Gernikako beste azpiegitura batzuk ere), eta Aieteko Giza Eskubideen Baliabide Pedagogikoen Zentroa, izaera ezberdina izanik ere gainerakoen osagarria baita.

Informazio gehiago

Memoria Historikoaren ildo estrategikoak

Plangintza orokorra

1936ko uztaileko matxinada militar faxistak eta haren ondorioek, hots, Gerra Zibilak eta 40 urteko Diktadura frankistak, bidegabekeria bikoitza ekarri zuten: batetik, zapalkuntzazko eta askatasun oinarrizkorik gabeko erregimenaren pean gizarte osoak jasan zuen bidegabekeria historiko eta politikoa, eta bestetik frankismoaren biktimek jasan zituzten giza eskubideen urratze masiboen bidegabekeria. Ikuspegi bikoitz honek Jarduera Planaren orientazioa zehazten du, Memoria Historikoaren esparruan.

Informazio gehiago

Oraintsuko Memoriaren ildo estrategikoak

Plangintza orokorra

Terrorismoaren biktimen legeek ezartzen duten denbora-esparru berean dago Oraintsuko Memoria, hau da, 1960tik gaur arte. ETAren adarren terrorismoa, GALen eta eskuin muturreko beste taldeen errorismoa eta motibazio politikoko testuinguruan eragindako giza eskubideen urraketak izandako denbora historikoak mugatzen du aipatutako esparrua. Logikoki, indarkeria-gertaera horiek Oraintsuko Memoriari buruzko aldian tratatzean bereizi egin behar dira denbora-tarte horretan egon diren testuinguru politiko ezberdinak: Francoren diktaduraren amaiera, Trantsizioa, eta Demokrazia. Oraintsuko iraganari buruzko memoria eta balorazioa ezin dira bereizi gabe egin testuinguru batean ala bestean.

Informazio gehiago

Azken aldaketako data: 2017/08/04