Sinbologia frankista

Oraindik Euskadin dauden sinbolo frankistak kentzeko diru-laguntzak dira, aurten, guztira, 30.000 eurokoak. Gorespen pertsonaleko edo kolektiboko ezkutu, intsignia, plaka, busto edo oroitzapenezko bestelako objektu edo aipamenak eta lehengo Etxebizitzaren Institutuko plakak, uztarria eta geziak dituztenak, kentzeko diru-laguntzak dira.

2017an zehar egindako sinbolo kentzeak lagunduko dira diruz, eta horietako bakoitzerako, gehienez, 7.000 euro bideratuko dira. Laguntza horiek jasotzeko eskabideak aurkezteko epea EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da, eta aurtengo azaroaren 10ean amaituko da.

Tramitazioa, argitaratzen den unean, GOGORAren webguneko diru-laguntzen atalean egin ahal izando da.

Azken aldaketako data: 2017/08/02