Argitalpen-data: 2016/05/31

Alkatea eta zenbait alkate ohi «Donostiako memoria hurbila» mahai-inguruan parte hartu dute

Alcalde y ex alcaldes participan en la mesa redonda "Memoria reciente de Donostia/San Sebastián"

Donostiako alkate Eneko Goia eta zenbait alkate ohi parte hartu dute gaur «Donostiako memoria hurbila» izeneko mahai-inguruan. Gogora institutuak antolatutako «Memoriaren plaza» erakusketa ibiltaria Gipuzkoako hiriburura iristearekin batera prestatutako egitarauaren barruan sartzen da ekimen hori. Aipatutako erakusketa ekainaren 8ra arte egongo da ikusgai Alderdi Ederreko lorategietan jarritako karpa baten barruan.

Herritarren partaidetzarako proiektu bat da «Memoriaren plaza», eta Euskadin azken hamarkadetan gertatutakoaren lekukotasunak bildu eta erakustea du xedetzat, memoria askotarikoa eta partekatua eraikitzearren. «Memoriaren plaza» proiektuaren fase ibiltari honek lau helburu ditu: memoria erakusketa baten bidez zabaldu, ezagutaraztea eta guztion artean osatutako gogoeta bultzatzea; gune bat eskaintzea herritarrek memoria-lekukotasuna utz dezaten; udalerri-esparruetan memoriak lantzea iraganaren gaineko gogoeta kritikoak partekatzeko, eta, Gogora Institutua herritarrei hurbildu eta ezagutaraztea.

«Memoriaren plaza» erakusketa Bilbo, Durango, Tolosa, Gasteiz eta Eibarren ikusi ahal izan dute orain arte.