Eusko Jaurlaritzak 50.000 euro bideratuko ditu memoria demokratikoa berreskuratzearekin lotutako liburuak argitaratu eta ikus-entzunezko ekoizpenak sustatzeko

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzak gaur onetsi du GOGORA-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren laguntza-lerroa. Zehazki, laguntza, 50.000 euroko aurrekontua duena, liburuak argitaratzeko eta ikus-entzunezkoak ekoizteko da, Gerra Zibiletik gaurdaino Euskadiko memoria demokratikoa berreskuratzeko.

Eusko Jaurlaritzak memoria demokratikoa laguntzak

Bi kasuetan lanek aurtengo abenduaren 31rako egon behar dute amaituta eta helduko dieten gaiak memoria historikoa eta hurbileko memoria berreskuratzeko eta hauen egia argitzearekin lotutakoak izango dira, giza eskubideen defentsa eta hauen urraketaren salaketa egiteko.

Proiektu bakoitzak 5.000 euroko laguntza jasoko du gehienez liburuen kasuan eta 10.000 eurokoa ikus-entzunezkoen kasuan. Eskariak aurkezteko epea martxoaren 14an zabalduko da eta hilabetekoa izango da.

Eskaerak tramitatzeko moduari buruzko zehaztasunak, deklarazio pertsonalak, justifikazioak eta gainerakoak euskadi.net webguneko ondoko egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/subvencion/2019/liburuak_eta_dokumentalak/y22-izapide.eus

Eskaeraren ondorengo tramiteak honen bidez egingo dira:

https://www.euskadi.eus/nire-karpeta