Memoriaren Plaza erakusketa Basaurin egongo da urriaren 24tik 30era

Argitalpen-data: 

Memoriaren Plaza erakusketa Basauriko San Fausto plazan egongo da zabalik urriaren 24tik 30era. Erakusketa honetan, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen testigantzak eta esperientziak jasotzen dira, Euskadin gertatu diren giza eskubideen urraketen gaineko hausnarketa kritikoa egiteko eta herritarrak memoria eraikitzeko prozesuan parte hartzera bultzatzeko.

Egitaraua

Urriaren 24an, 18:00etan, erakusketa herritarrentzat zabaltzen denean, elkarrizketa saioa egingo da biktimekin. Saio hau irekia da eta herritar guztiek parte hartu dezakete.

Goiz horretan bertan hasiko da baina erakusketa martxan, izan ere, erakusketa zabalik dagoen egunetan, goizez, tailerrak egiten dira DBHko 4. mailako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat. 2016tik, erakusketa martxan jarri zenetik, 5.250 izan dira tailerretan parte hartu duten ikasleak.

Horretaz gain, dokumentalen emanaldiak era izango dira arratsaldetan:

Lanegunetan:

  • 16:00etan “La última trinchera”
  • 17:00etan “El valor de la autocrítica”
  • 18:00etan “Mugimendu bakezaleak Euskadin”

Jaiegunetan:

  • 12:00etan “Gladys del Estal. Cielo y balas de plomo”
  • 13:00etan “Reconciliación”
  • 15:00etan “Oinatz galduak”