"Ser Mujeres en la ESMA" erakusketa eta hitzaldia

Argitalpen-data: 

Hitzaldia

Urriaren 30ean, 18:30ean, Gogoraren egoitzan (María Díaz de Haro 3, Bilbo).

Alejandra Naftal. Buenos Airesko Museo Sitio de Memoria ESMAren zuzendaria.

Graciela García Romero. ESMAtik bizirik atera zen pertsona.

Hitzaldira etorriko zarela esateko: 944 032 845

Erakusketa

Ser mujeres en la ESMA. Testimonios para volver a mirar.

María Díaz de Haro 3, Bilbo.

Urriaren 30etik azaroaren 12ra.

«Ser mujeres en la ESMA. Testimonios para volver a mirar» Buenos Airesko Museo Sitio de Memoria ESMAtik datorren erakusketa bat da, bizirik atera zirenen testigantza judizialetan oinarritua; genero-indarkeriari eta ESMAko militarrek egindako hainbat sexu-delituri buruzkoa.

ESMA, Armadaren Mekanika Eskola, Argentinako diktadura militarrean, 1976-1983 aldian, atxiloketa, tortura eta sarraskien zentro klandestinoa izan zen.

Gonbidapena jaitsi (PDF, 722 KB) (leiho berri batean irekitzen da)