Dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

Argitalpen-data: 

Gogoraren hiru dirulaguntza deialdiak argitaratu dira gaur Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean eta eskariak ekainaren 4tik uztailaren 3a bitartean aurkeztu ahal izango dira.

Ondokoak dira deialdiak:

  • Memoria historikoa berreskuratzeko proiektuetarako, elkarte eta fundazioentzat.
  • Memoria Historikoa berreskuratzeko egitasmoetarako, Memoriaren Ibilbideak sortzeko eta sinbologia frankista kentzeko, udalek eta tokiko erakundeek gauzatzekoak.
  • Memoria demokratikoa berreskuratzeari buruzko liburuak argitaratu eta ikus-entzunezkoak egitekoa. Dirulaguntza eskatu dezakete pertsona juridiko pribatuek, nortasun juridikorik gabeko erakundeek eta dirulaguntzaren izaerarekin bat datorren lanbide-jardueraren bat egiten duten pertsona fisikoek Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta badaude.

Informazio osoa eta eskaerak egiteko modua helbide honetan dago eskuragarri: https://labur.eus/r2N3C