Larrabetzuk Memoriaren Espazioa interpretazio zentrua zabaldu du

Argitalpen-data: 

Larrabetzuk Memoriaren Espazioa interpretazio zentrua zabaldu du

Larrabetzuko Udalak Memoriaren Espazioa interpretazio zentrua zabaldu du Angulerin, herrian Memoria Historikoaren arloan dagoen ondarea jaso eta duen balioa azpimarratzeko helburuarekin.

2017an hasi zituzten horretarako lanak eta, eraikina egokitzeko lanekin batera, beste ekimen batzuk ere bultzatu dituzte, tartean, Gaztelumendiko lubakian indusketak egiteko lanak. Lan hauek 2018an egin ziren Gogorak diruz lagunduta, Bilboko Burdin Hesia berreskuratu eta balioan jartzeko.

Bestalde, herritarrek Gerra Zibilaren eta frankismoaren garaiko objektuak eman edota testigantza eman nahi badute, Udalak oroimena@larrabetzu.eus helbidea zabaldu du.