Lehendakaria "Gregorio Ordoñez, Bizitza posiblea" erakusketaren inaugurazioan izan da

Argitalpen-data: 

Lehendakaria ?Gregorio Ordoñez, Bizitza posiblea? erakusketaren inaugurazioan izan da

Iñigo Urkullu Lehendakaria Donostiako Miramar jauregian dagoen “Gregorio Ordoñez, Bizitza posiblea” erakusketaren inaugurazioan izan da gaur goizean. 

“Gregorio Ordoñez. Bizitza posiblea” erakusketak euskal politikariari lotutako 300 objektu baino gehiago berreskuratu ditu; horien artean, 200 argazki, Iñaki Artetak erakusketarako ekoitzitako hiru ikus-entzunezko eta hainbat artelan: Agustin Ibarrolaren mihise bat, familiak lagata, berak diseinatutako begizta urdina irudikatzen duena; Jose Ibarrolaren Ausencias koadroa, Gasteizko Artium Arte Garaikideko Zentroan ikusgai dagoena; Menchu Galen akuarela bat, San Telmo Museoaren jabetzakoa eta Eduardo Chillidaren I. Askatasunaren Arkurako Proiektua eskultura, Ondorengotza Eduardo Chillidak eta Hauser & Wirthek lagata. Erakusketa osatzeko, Antonio Muñoz Molinak eta Rafael Moneok egindako testuak, Gregorio Ordoñezek sinatutako artikuluak, Ana Iribar neska-lagunari idatzitako gutunak, bere maleta, agenda, danborra eta hilketaren egunean bere maletan zeraman danborradaren komikia eta bere seme Javierri oparitu nahi ziona.

Erakusketaren edukiak Ediciones El Visok kontu handiz argitaratutako katalogo batean biltzen dira. Katalogo horrek, 272 orrialdeetan, 300 argazki eta ilustrazio baino gehiago biltzen ditu, eta Carmen Iglesias Historiaren Errege Akademiako zuzendariaren aurkezpena du.