Memoria Historikoa eta demokratikoa berreskuratzea helburu duten proiektuak bultzatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu da

Argitalpen-data: 

dirulaguntzak

Euskal Autonomia Erkidegoko elkarte eta fundazioek zabalik dute dirulaguntzak eskatzeko epea, memoria berreskuratu, ikertu eta ezagutarazteko proiektu zehatzak, hau da, 1936-1977 aldian demokraziaren eta askatasunaren alde egindako lanak aurkezteko.

Deialdi honetan diruz lagundu daitezkeen jarduerak:

  • Gerra zibilaren eta diktaduraren errepresioarekin, erbestearekin, eta balio demokratikoen errealitate eta egoerarekin loturiko gertaerak eta prozesuak berritzera bideraturiko ikerketak egitea. Ikerketa originalak bultzatuko dira. Ez dira diruz lagunduko Memoriaren Institutu honek egin dituen ikerketa berdinak.
  • Errepresioarekin, erresistentziarekin eta gizarte demokratikoa eraikitzearekin zerikusia duten pertsonak eta gertakizunak oroitzeko edo omentzeko jarduerak.
  • Elkarteek antolatutako hedapen-jarduerak, zehazki: jardunaldiak edo mintegiak, aldi baterako erakusketak eta liburuxkak argitaratzea

Horretarako, guztira 112.500€ bideratu dira, nolanahi ere, proiektu bakoitzeko 10.000 euroko dirulaguntza emango da gehienez.

Elkarte eta fundazioek hilabeteko epea dute proiektuak aurkezteko eta eskabideak, prozedura elektronikoa erabiliz egingo dira ondorengo helbidean.