"Non dago Mikel?" dokumentalari buruzko solasaldia antolatu du Gogorak

Argitalpen-data: 

"Non dago Mikel?" dokumentalari buruzko solasaldia antolatu du Gogorak

Jarraitu zuzenean:

  • Amaia Merino eta Miguel Ángel Llamas “Pitu”, dokumentalararen zuzendariak eta Idoia Zabalza, Mikel Zabalzaren arreba izango dira hizlariak.

  • Solasaldia datorren martxoaren 13an izango da, larunbata, 11:30ean Gogoraren egoitzan (María Díaz de Haro 3, Bilbao).

  • Solasaldia zuzenean emitituko da: https://youtu.be/QCX3VQWt9XE

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubiden Institutuak, Gograk, datorren martxoaren 13rako solasaldia antolatu du “Non dago Mikel?” dokumentalaren harira.

Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak emango dio hasiera ekitaldiari eta ondoren, solasaldia gidatuko du Aintzane Ezenarrok, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariak; solaskide izango dira Amaia Merino eta Miguel Ángel Llamas, “Pitu”, dokumentalararen zuzendariak, eta Idoia Zabalza, Mikel Zabalzaren arreba.

Amaia Merinok eta Miguel Ángel Llamas “Pitu”k zuzendutako lan hau Gogorak diruz lagundutakoa da. 2020ko Zinemaldian aurkeztu zen eta egun zinema aretoetan dago ikusgai.

Solasaldia publikoarentzat irekita dago, baina aforoa mugatua denez, ezinbestekoa da aurrez leku-erreserba egitea ondorengo telefono zenbakian 944 03 28 40 . 

Jaitsi solasaldiaren gonbidapena (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)