Liburu aurkezpena: 'ETA: la memoria de los detalles'

Argitalpen-data: 

'ETA: la memoria de los detalles' liburua aurkeztuko du Joseba Eceolazak, Josu Elespe, ETAko biktima baten semearekin batera

Gogorak Joseba Eceolazaren ‘ETA: la memoria de los detalles’ liburua aurkeztuko du, datorren azaroaren 7an, Gogoraren egoitzan, Bilbon.

Berekin izango dira Aintzane Ezenarro, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria eta Josu Elespe, Gogoraren Zuzendaritza Batzordeko kidea eta Froilan Elespe, Lasarteko PSE-EEko zinegotziaren semea, ETAk 2001ean hil zuena.

Liburu aurkezpen hau azaroaren 10eko Memoria Eguneko oroimen ekitaldiaren ingurumarian kokatzen da.