Datorren maiatzaren 4an, Ramon Villaresek ‘Exilio republicano y pluralismo nacional. Espainia, 1936-1982’ liburua aurkeztuko du. Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren egoitzan, 18:30ean, Bilbon. Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko zuzendaria, Joseba Agirreazkuenaga EHUko Historia Garaikideko irakaslea eta Iñaki Anasagasti izango ditu lagun aurkezpenean.
Liburuak egungo Espainiaren lurralde-antolaketa politikoa aztertzen du, 1939ko porrotaren ondoren izandako errepublikaren esperientzia eta erbestealdi luzea oinarri hartuta.
Aurkezpenera etorri nahi duten pertsonei bertaratuko direla baieztatzea gomendatzen zaie, deituz edo idatziz: 944 032 844 | gogora.dokumentazioa@euskadi.eus
Data | maiatzaren 4a |
Ordua | 18:30 |
Lekua | Gogoraren egoitza. María Díaz de Haro kalea 3, Bilbao. |
Erreserba | 944 032 844 | gogora.dokumentazioa@euskadi.eus |