AEBetako unibertsitarioak Gogora Institutuan

Argitalpen-data: 

Aintzane Ezenarro zuzendariak Pepperdineko Unibertsitateko (Kalifornia) Hispaniar Ikasketetako 30 bat ikasleri harrera egin die gaur goizean, Gogora Institutuaren Bilboko egoitzan. Bisitaldia ikasleek gaztelania ikasteko egiten duten egonaldi batean egiten dituzten jarduera osagarrien barruan kokatzen da.

Hitzaldian, zuzendariak Memoriaren Institutua sortzeko arrazoia azaldu die, baita bere egiteko nagusiak ere. Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen testigantza batzuk entzun dituzte, eta Gerra Zibilaren biktimak berreskuratzeko programa ezagutu dute.