‘Bi arnas’ dokumentala proiektatuko da eta ondoren, solasaldia izango da Imanol Arzuaga dokumentalaren ekoizlearekin, Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak gidatuta. Datorren otsailaren 13an izango da, 18:30ean Gogoraren egoitzan (María Diaz de Haro 3, Bilbo).
Historia honetan bi arnas kontatzen dira; Iratxe Sorzabalena eta Mari Nieves Diazena, bere amarena. Iratxe espetxean dago 2015etik, ETA kide zela bi pertsona hiltzeagatik; atxiloaldian tortura biktima izan zela salatu zuen arren, Auzitegi Gorenak ez du probatutzat eman bere salaketa. Ikus-entzunezko lan hau torturaren gaineko testigantza bat izateaz gain, arloko adituen ahotsak ere jasotzen ditu.
‘Bi arnas’ Donostiako Zinemaldian estreinatu zen 2022an.
Etorriko zarela baieztatzeko: 94 403 28 43 | gogora.memoriahistorikoa@euskadi.eus