Eusko Jaurlaritzak Memoriaren Eguna ospatuko du azaroaren 10ean Gasteizko Goiuri jauregian. Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak antolatutako du urteroko ekitaldi instituzionala, Imanol Pradales Lehendakaria buru duela.
Lehendakariarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen arloko arduradunak izango dira bertan: arloko sailburu María Jesús San José, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzaren sailburuorde Alfredo Retortillo, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendari Alberto Alonso eta Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendari Jagoba Álvarez.
Edizio honetan, era batera edo bestera, beren ingurune hurbilenean beldurrari aurre eginez, indarkeriari eta intolerantziari aurre egin eta biktimekiko hurbiltasuna erakutsi zuten pertsonak aitortu nahi dira. Ekitaldi honen bidez, keinu horiei Euskadiren memoria demokratikoan merezi duten lekua eman nahi zaie.