Gogorak Modesto Manuel Azkona Garaicoechea identifikatu du, 1936an hil zuten Amurrioko diputatua

Argitalpen-data: 

Gasteizko Espetxe Probintzialetik atera zuten eta, beste 4 pertsonekin batera, exekutatua izan zen; horien artean Arabako Foru Aldundiko presidentea Teodoro Olarte
Biktimaren hiru bilobak Gogoran DNA eman zuten, eta horrek ahalbidetu du identifikazioa

Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak Modesto Manuel Azcona Garaicoechea identifikatu du, Miranda de Ebroko (Burgos) Bayas hilerrian hobitik aterata. Modesto, 46 urtekoa, 1891ko otsailaren 24an jaio zen Villafrancan (Nafarroa). Arabako Foru Aldundiko diputatua zen.
Gogorak, Manuel Modesto identifikatu du, haren hiru bilobari egindako proba genetikoei esker. Azken proba 2024ko otsailean egin zen, eta horrek eragin du behin betiko identifikazioa. Beraz, DNA bankuaren emaitza positibo berri baten aurrean gaude.
Gogora harremanetan jarri da Nafarroan bizi den familiarekin. Oso aktiboak izan dira beti bere senidearen bilaketan. Memoriaren Institutua Arabako Foru Aldundiarekin eta Nafarroako Gobernuarekin ere jarri da kontaktuan.