Gogoraren zuzendariak, Alberto Alonsok, etorkizuneko Gogoragunearen eraikuntza lanen jarraipen-bisita egin du

Argitalpen-data: 

Gogorako zuzendari Alberto Alonsok Memoriaren Institutuaren etorkizuneko erakusketa-espazioa eraikitzeko obrak bisitatu ditu gaur goizean, Gogora Institutuak Bilbon dituen bulegoak hartzen dituen eraikineko patioan.
Bisitaren aurretik, jarraipen-bilera egin du obra-zuzendaritzako kideekin, besteak beste, Federico Soriano arkitektoarekin, Alaiki, Boslan eta Imandra enpresetako proiektu horren arduradunekin eta eraikuntza-lanez arduratzen den Bycam enpresakoekin.