Hipercorreko atentatua biktimen senidek kontatua

Argitalpen-data: 

1987ko ekainaren 19an, ETAk atentatua egin zuen Bartzelonako Meridiana etorbideko Hipercorreko merkataritza-gune batean, eta 21 pertsona hil eta beste 45 zauritu zituen. 

ETAk bonba-auto bat utzi zuen merkataritza gunearen lurpeko aparkalekuan eta lehergailu handi bat eztandarazi, arratsaldeko 16:10ean, merkataritza-ordutegian. Ondorengo ohar batean, ETAk jakinarazi zuen lehergailua jarri aurretik abisua eman zuela, baina lehergailua aurkitu ez zutenez, segurtasun-indarrek eraikina ez husteko erabakia hartu zuten. 

Hipercorrekoa izan zen ETAk hildako gehien eragin zituen atentatua. Testu honekin batera doan bideoan, atentatuan aita edo ama galdu zuten hiru pertsonen ahotsean entzun daiteke gertatutakoaren kontakizuna, baita gertaera horrek haren bizitzan nola eragin zuen ere. 

Gonzalo Galicia Eyré, María Emilia Eyréren semea, bere aita ere zauritu zuten atentatuan, baina osatu ahal izan zuen; Rosa María Cabré Baldelloú, María Rosa Baldellouren alaba; Jordi Valls Olivé, Xabier Vallsen semea.