Gogora Institutuko zuzendaria, Alberto Alonso, Itsas-Merkataritzako Kapitainen Bizkaiko elkartearen ordezkariekin bildu da. Bileran, Patxi Odiaga elkarteko presidenteak, Idoia Ibañezek eta Jon Azkuek adierazi dute beharrezkoa dela Gerra Zibilak eta lehen frankismoak itsasoaren sektorean izan zuten eragina aztertzea. Ildo horretan, Alberto Alonsok konpromisoa hartu du sektore hori Gogoraren hurrengo urteetarako ikerketa-planean sartzeko balorazio-lana egitea.
Bestalde, Alberto Alonsok baieztatu du urriaren 8an, 18:30ean, Bilboko Itsas Museoan egingo den Elanchove baporearen hondoratzeari buruzko hitzaldian parte hartuko duela. Elanchove untzia 1936ko urriaren 25ean hondoratu zen, Bizkaiko Golkoan, eta bertan 41 marinel eta senide bat hil ziren. Ontzi hori Bilbotik abiatu eta Cardiffera zihoan burdinazko kargamentu batekin.
Bileraren ondoren, elkarteko kideek Gogora Institutuaren Dokumentazio Zentroaren funts bibliografikoak bisitatu ahal izan dituzte.