"Memoria Eguna 2024. Ekarpenak" liburuxka argitaratu du Gogorak

Argitalpen-data: 

Memoriaren Eguna 2024ko ekarpenak

‘Memoria Eguna 2024. Ekarpenak’  liburuxkak, 2024ko Memoria Egunean, azaroaren 10ean, Gasteizko Goiuri Jauregian egindako ekitaldian parte hartu zuten pertsonek egindako ekarpenak jasotzen ditu.  

Dokumentuak testu-formatua eta ikus-entzunezko formatua lotzen ditu; beraz, irakurtzeaz gain, argitalpenean sartutako QR kodeek atal bakoitzaren ikus-entzunezko formatura sartzeko aukera ematen dute.

Jeni Prieto kazetariaren eta Xabier Euzkitze eta Ekaitz Goikoetxea bertsolarien jardunak jasotzen dira, biktimek emandako testigantzari erantzunez egin zituztenak. Imanol Pradales Lehendakariaren eta María Jesús San José Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuaren hitzaldi  instituzionalak ere jasota datoz dokumentuan.

Biktimen ahotsak, azaroaren 10eko ekitaldian entzun ahal izan zirenak, eta dokumentuan jasota datozenak, terrorismoaren eta legez kanpoko polizia-indarkeriaren biktimen testigantzen zatiak dira, Gogora Institutuaren ahozko testigantzen funtsean gordetzen direnak.