Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua
Nerea Melgosak berretsi egin du Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa Gerra Zibilean desagertutako pertsonak berreskuratzeko lanekin jarraitzeko
Argitalpen-data:
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Saibigain mendira (Abadiño) hurbildu da, Gerra Zibileko gudulari baten hezurrak lurpetik ateratzeko lanen jarraipena egiteko
Gaurkoa, gune babestu horretan egiten den aurtengo bigarren desobiratzea da eta prospekzio lanek urtean zehar jarraituko dute
Berreskuratutako gorpuzkien identifikazio genetikoa bideratzeko Gogora Institutuak harremana du inguru horretan desagertutako 14 familiarekin, eta horietako batzuk bertan izan dira gaur
Nerea Melgosa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta Eusko Jaurlaritzako memoriaren politika publikoen arduraduna, Saibigain mendiaren gailur inguruan (Abadiño) izan da gaur goizean, Gerra Zibileko gudari baten hezurrak lurpetik ateratzeko lanak jarraitzeko.
Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Euskal Prospekzio Taldeak bi hezur aztarna eta fusil batekin lotutako hainbat objektu aurkitu eta berreskuratu dituzte. Aurkikuntza Saibi mendiaren gailurretik (954m) gertu egin da, Mañaria eta Abadiñoko mugan, Abadiñon, lurraren azaleko geruzan, pista batetik gertu, lubaki zahar bat dirudien tokian.
Sailburuarekin batera, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza sailburuorde José Antonio Rodríguez Ranz eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendari Aintzane Ezenarro izan dira. Beraiekin batera izan dira gorpuzkiak berreskuratzeko lanak ikusten Julen Arzuaga, Gogoraren Zuzendaritza Kontseiluko kidea, eta inguru horretan izandako borroketan desagertutako hainbat gudari eta milizianoren senitartekoak ere.
Nerea Melgosa sailburuak adierazi duenez, giza gorpuzkiak bilatzeko Saibi mendiko lanek urte osoan zehar jarraituko dute. Modu horretan, Melgosa sailburuak Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa adierazi du "Euskadi, askatasuna eta demokrazia faxismoaren aurrean defendatzeko mendi horietan bizia eman zutenen gorpuzkiak berreskuratzeko lanean jarraitzeko".
Gogora InstitutuarenGerra Zibilean Desagertutako Pertsonak Bilatzeko Programarenoinarria den "betebehar etiko eta morala" aipatu du Melgosak. "Haiekiko betebeharra, familiekiko betebeharra eta geure buruarekiko betebeharra". "Saibiko gudarien eta milizianoen gorpuzkiek bakean atseden hartu behar dute, herrialde gisa dugun duintasuna dago jokoan", adierazi du.
Nerea Melgosak gaineratu duenez, "Saibigainek erreferentzia berezia izan behar du euskal memoria demokratikoan eta frankismoaren aurkako borrokan", Memoria Historiko eta Demokratikoaren Euskal Legeari eta haren garapenari erreferentzia eginez.
Bigarren desobiratzea 2024an inguru horretan
Gaurkoa Saibigain inguruan aurten berreskuratu den bigarren gorpuzkia da. Otsailaren 4an, oraindik identifikatu gabe dagoen beste gudulari baten hezur-hondarrak berreskuratu ziren. Gogora Institutuak harremana du desagertutako 14 lagunen senideekin, DNA lagin bidez, etorkizunean hezur-hondarrak genetikoki identifikatzeko. Aipatzekoa da Gogora Institutuaren Gerra Zibileko hildakoen datu-basean arlo horretan 128 desagertu daudela, hau da, gorpuak, non lurperatu diren ez dakigunak.
Gerra Zibilari buruz gordetzen diren dokumentazioek eta testigantzek, 1937ko apirilaren 6tik 15era bitartean, Saibigain gailurraren kontrolagatik, Saibi mendia, izan ziren borroka bortitzei buruz hitz egiten dute. Hainbat argitalpenek, gainera, gudu ezberdinen ondoren, lekua hilotzez josita geratu zela adierazten duten testigantzak jasotzen dituzte, eta hortik dator "odolaren mendia" ezizena Saibigaini erreferentzia egiteko.
Eremua gerra-borroka izan zela dauden dokumentu-erreferentziak eta inguru horretan desagertutako pertsonen kopurua dela eta, aurten, prospekzio lanek urte osoan jarraituko dute, hezur-hondar gehiagoren bila. Babestutako eremu natural horretako prospekzioek Bizkaiko Foru Aldundiaren baimena dute.
Gerra Zibileko desagertuak bilatzeko programa
Azken hogei urteotan, Eusko Jaurlaritzak Gerra Zibilaren eta errepresio frankistaren 331 biktima berreskuratu ditu, eta horietako 54 identifikatu ahal izan ditu, Gogora InstitutuarenGerra Zibilean Desagertutako Pertsonak Bilatzeko Programarenbarruan. Ekimen honetan, Aranzadi Zientzia Elkarteak, desobiratze lanen eta auzitegi-antropologiaren ardura du, eta UPV/EHUko Biomics laborategi genetikoa, DNA laginak kontrastatuz, identifikazio genetikoa egiteaz arduratzen da
Nerea Melgosa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta Eusko Jaurlaritzako memoriaren politika publikoen arduraduna, Saibigain mendiaren gailur inguruan (Abadiño) izan da gaur goizean, Gerra Zibileko gudari baten hezurrak lurpetik ateratzeko lanak jarraitzeko.
Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Euskal Prospekzio Taldeak bi hezur aztarna eta fusil batekin lotutako hainbat objektu aurkitu eta berreskuratu dituzte. Aurkikuntza Saibi mendiaren gailurretik (954m) gertu egin da, Mañaria eta Abadiñoko mugan, Abadiñon, lurraren azaleko geruzan, pista batetik gertu, lubaki zahar bat dirudien tokian.
Sailburuarekin batera, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza sailburuorde José Antonio Rodríguez Ranz eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendari Aintzane Ezenarro izan dira. Beraiekin batera izan dira gorpuzkiak berreskuratzeko lanak ikusten Julen Arzuaga, Gogoraren Zuzendaritza Kontseiluko kidea, eta inguru horretan izandako borroketan desagertutako hainbat gudari eta milizianoren senitartekoak ere.
Nerea Melgosa sailburuak adierazi duenez, giza gorpuzkiak bilatzeko Saibi mendiko lanek urte osoan zehar jarraituko dute. Modu horretan, Melgosa sailburuak Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa adierazi du "Euskadi, askatasuna eta demokrazia faxismoaren aurrean defendatzeko mendi horietan bizia eman zutenen gorpuzkiak berreskuratzeko lanean jarraitzeko".
Gogora Institutuaren Gerra Zibilean Desagertutako Pertsonak Bilatzeko Programaren oinarria den "betebehar etiko eta morala" aipatu du Melgosak. "Haiekiko betebeharra, familiekiko betebeharra eta geure buruarekiko betebeharra". "Saibiko gudarien eta milizianoen gorpuzkiek bakean atseden hartu behar dute, herrialde gisa dugun duintasuna dago jokoan", adierazi du.
Nerea Melgosak gaineratu duenez, "Saibigainek erreferentzia berezia izan behar du euskal memoria demokratikoan eta frankismoaren aurkako borrokan", Memoria Historiko eta Demokratikoaren Euskal Legeari eta haren garapenari erreferentzia eginez.
Bigarren desobiratzea 2024an inguru horretan
Gaurkoa Saibigain inguruan aurten berreskuratu den bigarren gorpuzkia da. Otsailaren 4an, oraindik identifikatu gabe dagoen beste gudulari baten hezur-hondarrak berreskuratu ziren. Gogora Institutuak harremana du desagertutako 14 lagunen senideekin, DNA lagin bidez, etorkizunean hezur-hondarrak genetikoki identifikatzeko. Aipatzekoa da Gogora Institutuaren Gerra Zibileko hildakoen datu-basean arlo horretan 128 desagertu daudela, hau da, gorpuak, non lurperatu diren ez dakigunak.
Gerra Zibilari buruz gordetzen diren dokumentazioek eta testigantzek, 1937ko apirilaren 6tik 15era bitartean, Saibigain gailurraren kontrolagatik, Saibi mendia, izan ziren borroka bortitzei buruz hitz egiten dute. Hainbat argitalpenek, gainera, gudu ezberdinen ondoren, lekua hilotzez josita geratu zela adierazten duten testigantzak jasotzen dituzte, eta hortik dator "odolaren mendia" ezizena Saibigaini erreferentzia egiteko.
Eremua gerra-borroka izan zela dauden dokumentu-erreferentziak eta inguru horretan desagertutako pertsonen kopurua dela eta, aurten, prospekzio lanek urte osoan jarraituko dute, hezur-hondar gehiagoren bila. Babestutako eremu natural horretako prospekzioek Bizkaiko Foru Aldundiaren baimena dute.
Gerra Zibileko desagertuak bilatzeko programa
Azken hogei urteotan, Eusko Jaurlaritzak Gerra Zibilaren eta errepresio frankistaren 331 biktima berreskuratu ditu, eta horietako 54 identifikatu ahal izan ditu, Gogora Institutuaren Gerra Zibilean Desagertutako Pertsonak Bilatzeko Programaren barruan. Ekimen honetan, Aranzadi Zientzia Elkarteak, desobiratze lanen eta auzitegi-antropologiaren ardura du, eta UPV/EHUko Biomics laborategi genetikoa, DNA laginak kontrastatuz, identifikazio genetikoa egiteaz arduratzen da