Gogora−Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak Euskal Kazetarien Elkartea eta Elkargoa lagundu du ‘Gerrako haurrak, bake loturak’ mahai-ingurua antolatzen. Otsailaren 12an izango da, 18:30ean, Gogoraren egoitzan, Maria Diaz de Haro kaleko 3.enean, Bilbon.
Alberto Alonso Gogoraren zuzendariak eta Amaia Goikoetxea Euskal Kazetarien Elkarteko lehendakariak emango diote hasiera hitzorduari.
Miriam Duque kazetariak aurkeztu eta lagunduta, mahai-inguru honetan gerra garaian atzerrira erbesteratuak izan ziren haurren inguruabar historikoak eta kasu zehatz baten berri emango dute parte-hartzaileek. Hainbat herritako pertsonen artean bake-lotura berriak sortzeko balio izan dute gerrako haur horien ondorengoen eta Flandria (Belgika) bezalako lekuetan harrera egin zieten familien arteko lotura berriek.
Josu Chueca historialariak emango dio testuinguru historikoa gaiari eta Carlos Lopez, EFE Agentziako kazetariak, eta Rosa Ruizek emango dute familian jazotako kasu erreal baten berri.
Bertaratu nahi duenarentzat mahai ingurua zabalik egongo da, edukiera bete arte, eta zuzenean linean ikusi nahi duenak, helbide honetan izango du aukera https://labur.eus/fN4w0