‘Herencias del Franquismo y del Terrorismo. La consideración de sus memorias y sus víctimas’ liburua aurkeztu dute egileek gaur arratsaldean Gogoraren egoitzan, Bilbon.
Arritxu Marañón Giza Eskubideen, Memoriaren eta Bizikidetzaren sailburuordeak aurkeztu du ekitaldia eta, ondoren, solasaldian parte hartu dute Antonio Rivera, liburuaren editorekideak eta Kepa Aulestia, Fabian Laespada eta Izaskun Saez de la Fuente, liburuaren egilekideek.
Liburua Gasteizen 2024ko urriaren 24-25ean egindako Fernando Buesa XXII. mintegiaren emaitza da.
Antonio Rivera eta Eduardo Matero dira lan kolektibo honen koeditoreak, eta honako hauen ekarpenak jasotzen ditu: Kepa Aulestia Urrutia, Eduardo González Calleja, Javier Gómez Calvo, Sophie Baby, Joseba Eceolaza Latorre, Fabián Laespada Martínez, Fernando Martínez López, María Jesús San José López, Izaskun Saéz de la Fuente Aldama, Javier Olivera Díaz de Espada, Ignacio Latierro Corta, Iñaki García Arrizabalaga, Maider García Martín, Ana Hidalgo Serna, Manuel Cruz.
Frankismoaren eta terrorismoaren biktimak ondorio guztietarako zergatik ez diren berdin hartzen galderari erantzuten saiatzen dira egileak liburuan eta horretaz jardun dute solasaldian.