Noiz: azaroaren 10ean, astelehena
Non: Europa Biltzar Jauregia, Francisco de Vitoria aretoa, Gasteiz
Ordua: 12:00
Hitza hartuko dutenak:
- Imanol Pradales Lehendakaria
- María Jesús San José, Justizia eta Giza Eskubideen sailburua
Oharrak:
- Ekitaldia zuzenean ikusi hemen
Azaroaren 10ean, Memoriaren Eguna ospatuko du Eusko Jaurlaritzak, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak antolatutako ekitaldi instituzionalean, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak gogoan. Imanol Pradales Lehendakaria izango da ekitaldiaren buru, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.
Biktimak dira Eusko Jaurlaritzaren memoria-politika publikoen erdigunea, eta aurtengoan, esparru publikora ekarri nahi dira haien bizitza-esperientziak eta ibilbide pertsonala. Biktimak entzun eta gizartean ikusgarriago egiteak, Euskadiko bizikidetzaren oinarria sendotzen eta zabaltzen laguntzen du.
Beraz, giza eskubideen urraketaren bat jasan duen pertsona sendatzeko prozesuan aintzakotzat hartua izateari, entzuna sentitzeari eta ikusgarritasuna izateari merezi duen garrantzia ematea da kontua, eta horrek nola laguntzen duen pertsona hori elkarbizitzarako aktibo bihurtzen, euskal gizarteak behar duen zerbait.
Premisa horrekin, Memoriaren Eguna dela eta egingo den ekitaldi instituzionalean terrorismoaren eta motibazio politikoko indarkeriaren zenbait biktimek hartuko dute parte eta baita arlo honetan Eusko Jaurlaritzak aurrera eraman dituen politikak ezagutzen dituzten pertsonak ere.

