Gaur, María Jesús San José, Justizia eta Giza Eskubideetako sailburua, eta Alberto Alonso, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria, Badajozeko probintziako hainbat tokitan izango dira, José Gómez Narváez, Manuel Vivas Fernández eta José Pozo Garcíaren gorpuzkiak entregatzeko.
Bihar, maiatzak 15, Malagako Pizarra herrira joango dira Antonio Bootello Negreteren gorpuzkiak entregatzera.
Laurak 1941ean Urduñako espetxe frankistan hildako presoak dira, eta Gogora Institutuaren Gerra Zibilean Desagertutako Pertsonak Bilatzeko eta Identifikatzeko Programaren bitartez identifikatu dira.
Sailburua eta Gogora Institutuko zuzendaria José Gómez Narváezen familiarekin izan dira, gaur goizean, Badajozeko hilerrian.
Arratsaldean Aceuchalen izango dira, José Pozo Garciaren familiarekin, eta Villagonzalon, Manuel Vivas Fernándezenarekin. Bihar, Antonio Bootello Negreteren gorpuzkiak emango dizkiote bere familiari Pizarran (Malaga).
María Jesús San José sailburuak eta Alberto Alonso zuzendariak 1941ean Urduñako espetxe frankistan hildako lau presoren gorpuzkiak eman dizkiete haien familiei Extremaduran eta Malagan
Argitalpen-data:
